XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskaltzaindiak gaur hautatuko presidente berriaEuskaltzaindiak gaur bertan Donostian burutuko duen bileran hautatuko da azken hemezortzi urteotan euskaltzainburu izan den Villasanteren ordezkoa.
Jakina denez, Villasantek azaroan egindako bileran eman zuen ezagutzera kargua uzteko asmoa.
Urte asko daramat eta denbora berriak datoz.
Printzipioz euskaltzain-oso guztiak hautagai badira ere.
Jean Haristchelar euskaltzainburuordea da akademiaren buru berria izateko posibilitate gehien duena, Villasantek berak ere berau proposatu baitzuen,
Euskaltzainburu berriaz aparte, euskaltzainburuorde, diruzain eta idazkari berriak ere hautatuko dira gaurko bilera honetan, aldez aurretik ezarritako bi urtetako epea bukatu baitzaie Haritchelar, Jose Mari Satrustegi eta Juan San Martini.
Beraz, gaur erabakiko da hauek beren postuan jarraituko duten ala ez.
Gaur hautatuko den euskaltzainburua, akademiaren historiaren seigarrena izango da, bost izan baitira orainarte postu hau bete dutenak: Resurrección María de Azkue